Última llamada
2019/09/30 Gaur hitz egingo dudan pelikulari buruz "Última llamada" da. Estatu Batuetako 2002ko pelikula da eta 82 minutuko iraupena du. Produktorea Fox 2000 Pictures da, zuzendaria Joel Schumacher eta gidoilaria Larry Cohen dira. Aktoreei dagokionez, Colin Farrell, Kiefer Sutherland, Forest Whitaker, Katie Homes, Radha Mitchell, Paula Jai Parker, Richard T. Jones, Tia Texada, Julio Oscar Mechoso eta John Enos III ditugu. Generoa thriller-a eta akzioa direla esan dezakegu. Pelikularen gaiari erreparatzen badiogu, esan dezakegu jorratzen diren gai nagusiak manipulazioa eta gezurra direla. Sinopsiari eusten badiogu, Stu Shepard New York-eko Harreman Publiko harroputza da. Kelly-rekin ezkonduta dago, baina Pam-ekin engainatzen du, bere bezeroa eta aktore gaztea dena. Stuk egunero Pam-i deitzen dio kaleko telefono kabina batetik. Egun batean Pam-i deitu ondoren kabina horreko telefonoak dei bat jasotzen du, Stuk erantzuten du eta beste aldean gizon baten ahotsa dag