Última llamada

2019/09/30

Gaur hitz egingo dudan pelikulari buruz "Última llamada" da. Estatu Batuetako 2002ko pelikula da eta 82 minutuko iraupena du. Produktorea Fox 2000 Pictures da, zuzendaria Joel Schumacher eta gidoilaria Larry Cohen dira. Aktoreei dagokionez, Colin Farrell, Kiefer Sutherland, Forest Whitaker, Katie Homes, Radha Mitchell, Paula Jai Parker, Richard T. Jones, Tia Texada, Julio Oscar Mechoso eta John Enos III ditugu. Generoa thriller-a eta akzioa direla esan dezakegu.


Pelikularen gaiari erreparatzen badiogu, esan dezakegu jorratzen diren gai nagusiak manipulazioa eta gezurra direla. Sinopsiari eusten badiogu, Stu Shepard New York-eko Harreman Publiko harroputza da. Kelly-rekin ezkonduta dago, baina Pam-ekin engainatzen du, bere bezeroa eta aktore gaztea dena. Stuk egunero Pam-i deitzen dio kaleko telefono kabina batetik. Egun batean Pam-i deitu ondoren kabina horreko telefonoak dei bat jasotzen du, Stuk erantzuten du eta beste aldean gizon baten ahotsa dago. Gizon horrek berak esaten duena egin behar duela komunikatzen dio, eta desobeditzen badio edo telefonoa eskegitzen badu tiroz hil egingo du.

Pelikularen protagonista interesatzen zaigun protagonista da, hau da, komunikazioarekin eta harreman publikoekin lotura zuzena duena. Gure protagonista Stu deitzen da, gizona eta 30 urte ingurukoa da. Bere itxura dotorea da daraman trajea dela eta, baita ibiltzeko eta hitz egiteko era lotsagabea du. Bere karakterra berritsua, irekia eta harroputza da, eta bere buruaz ziur dagoela, lider ona dela eta dena kontrolpean duela dirudi. Moralari erreparatzen badiogu, pelikulan zehar aldatzen joaten da; hasieran gezurtia eta manipulatzaile oso ona da, berdin dio nola lortu gauzak bakarrik lortzea inporta zaio. Pelikula aurrera doan ahala bere bizitza ikuskera aldatzen joaten da eta konturatzen da gezurrekin eta manipulazioarekin ez dela inora ailegatzen. Baina nire ustez ez du bere burua aldatzen bera nahi duelako baizik eta telefonoaren beste aldean dagoen gizona begiak irekitzen dizkiolako.

Diru maila eta klase soziala altua duela atzematen da. Ez bakarrik bere janzkeragatik, telefono mugikorra izatea hori frogatzen duelako; telefono mugikorra izatea klase sozial altukoa izatea esan nahi du. Baita New York-eko Harreman Publikoko agente arrakastatsua delako ere.

Egoera familiarrari dagokionez ezkonduta dago baina umerik gabe. Bizitza soziala zehatz-mehatz ez dakigu baina atzeman dezakegu bizitza sozial zabala duela, Harreman Publiko izanik jende asko ezagutzen duzulako eta pelikulan hainbat aldiz aipatzen duelako kontaktu asko dituela. Adikzioei erreparatuz atzeman dezakegu erretzailea dela, beraz, tabakoari adikzioa dio. Bestalde, sexuaren esparruan ezkonduta dago baina bere emakumea engainatzeko gogoak ditu Pam-ekin. Autoestima laborala eta pertsonala oso altuak ditu. Bere lanean emaitza onak ditu eta onena dela sinisten du. Eta horrek eragiten du bere autoestima pertsonala altuagoa izatea.

Bere lan eremuan autonomoa dela esan dezakegu, hau da, ez du agentzia batean lan egiten, bere kabuz lan egiten du; baina pelikularen momentu batean telefonoz hitz egiten dago eta telefonoaren beste aldeko kazetariak bere nagusiari buruz galdetzen dio, beraz ez da oso argi geratzen. Kliente ugari ditu eta perfil desberdinekoak; alde batetik kontaktuan dago famatuekin, aktoreak eta abeslariak, eta beste aldetik hedabideekin kontaktuan dago, kazetariak, aldizkarietako langileak... 

Harreman publikoei dagokionez, pelikularen hasieran gure protagonista milaka dei egiten ikusten dugu. Gaztetxo bat berarekin doa bere laguntzailea dena. Bere bezeroen (aktoreak, abeslariak...) eta hedabideen (aldizkariak, egunkariak...) arteko bitartekaria da, hau da, ahalbidetu egiten du bi aldeen arteko komunikazioa eta harremana. Hedabideak konbentzitu egiten ditu bere bezeroak oso onak direla eta beraiei buruz ondo hitz egin behar dutela; adibidez, lortzen du bere bezero batek aldizkari bateko portadan agertzea, manipulazioa erabiliz. Baita aktoreei casting-ak bilatzen dizkio. Abeslari bati ebentu bat antolatzen dio, bere diskaren estreinua dela eta. Eginkizun batzuetan gaur egungo "manager" moduan jarduten du.

Azkenik, Bechdel testa ez duela gainditzen aipatu beharra dago. Bi emakumezko gutxienez agertzen dira eta izena dute (Kelly, Stu-ren emakumea eta Pam, Stu-ren maitalea). Baina bi emakume hauek ez dute haien artean elkarrizketarik mantentzen, beraz testa ez dago gaindituta. 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Gezurraren kultura berria

Influencers vascos sin filtros en instagram

La feliZiudad