Open Arms
2019/12/15 Open Arms gobernuz kanpoko eta irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Bere eginkizun nagusia gatazka belikoetatik, jazarpenetik edo pobreziatik ihesi Europara iristen saiatzen diren pertsonak itsasoan erreskatatzea da. Itsas sorospen eta salbamenduko enpresa batetik sortu zen, Espainiako kostaldean esperientzia zabala duena. Kausa honen oinarrizko sortzailea Oscar Camps izan da. Egeo itsasoa n eta Mediterraneo erdialdean laguntza behar duten pertsonen ontziak zaintzen eta salbatzen aritzen dira. Afrika mendebaldea n lan egiten dute ere, pertsona hauen jatorrizko komunitateak ahalduntzeko asmoarekin, prestakuntzaren eta sentsibilizazioaren bidez. Bestalde, gertatzen ari diren eta inork kontatzen ez dituen bidegabekeria guztiak salatzen aritzen dira. 143.358 pertsona kostara ailegatzen lagundu dituzte. Noraezean zeuden 10.273 pertsona erreskatatu dituzte. Itsaslabarretan harrapatuta zeuden 9.067 pertsona erreskatatu dituzte. Itota hiltzeko arriskuan zeuden 4