Open Arms

2019/12/15

Open Arms gobernuz kanpoko eta irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Bere eginkizun nagusia gatazka belikoetatik, jazarpenetik edo pobreziatik ihesi Europara iristen saiatzen diren pertsonak itsasoan erreskatatzea da. Itsas sorospen eta salbamenduko enpresa batetik sortu zen, Espainiako kostaldean esperientzia zabala duena. Kausa honen oinarrizko sortzailea Oscar Camps izan da.



Egeo itsasoan eta Mediterraneo erdialdean laguntza behar duten pertsonen ontziak zaintzen eta salbatzen aritzen dira. Afrika mendebaldean lan egiten dute ere, pertsona hauen jatorrizko komunitateak ahalduntzeko asmoarekin, prestakuntzaren eta sentsibilizazioaren bidez. Bestalde, gertatzen ari diren eta inork kontatzen ez dituen bidegabekeria guztiak salatzen aritzen dira. 



143.358 pertsona kostara ailegatzen lagundu dituzte. Noraezean zeuden 10.273 pertsona erreskatatu dituzte. Itsaslabarretan harrapatuta zeuden 9.067 pertsona erreskatatu dituzte. Itota hiltzeko arriskuan zeuden 475 pertsona erreskatatu dituzte.


Open Arms-en komunikazioa

Gobernuz kanpoko erakundearen komunikazioa Laura Lanuzaren esku dago, baita erakundearen bozeramaile eta prentsa-buru dena. Komunikabideekiko komunikazioa, komunikazio eremuari dagozkion estrategiak eta ekitaldien koordinazioa kudeatzen ditu. 

Open Arms-en webguneari erreparatuz, webgune ona dutela esan dezaket, hasteko oso ulerterraza da eta informazio ugari agertzen da; argazkiak, datuak, ekintzak, mapak... etab. Irakurleari lehenengo pertsonan hitz egiten diote eta mezu zuzenak eta ulerterrazak bidaltzen dituzte. Baita donazioak lortzeko eta haien ikurra ezagunagoa egiteko, Open Arms-en merchandising-a webgunean eskuragarri dago.



Bestalde, famatuen irudia erabili dute open arms proiektua bisibilizatzeko eta publiko zabal eta anitz bati ailegatzeko. Penelope Cruz, Javier Bardem, Jorge Drexler, Marc Gasol eta Richard Gere bezalako aurpegi ezagunek parte hartu dute eta kausa sostengatzen dute.

Beren historia ezagutzea nahi dute eta horretarako sentsibilizazio hitzaldiak ematen dituzte Espainia osoko eskoletan. Pentsatzen dute lehen eskutik kontatzea nola pertsona talde bat elkartu zen milaka bizitza salbatzeko, etorkizunean pertsona hobeak izaten lagunduko dietela. Webgunean haiekin hitz egiteko eta zure eskola edo komunitatean hitzaldi bat antolatzeko posibilitatea eskaintzen dute.


"Salva una vida o calla una muerte"

Buzz agentziarekin lan egiten dute betidanik eta oso ondo ulertzen dira komunikazioari dagokionez. Azkenengo kanpaina hau egiteko Anna Escorial, Buzz agentziaren langilea adierazten duenez "Kanpaina hau oso ahots kritikoak entzuten hasten diren une batean jaio da, eta mezua ahalik eta sendoena izatea beharrezkoa iruditzen zitzaigun". Argi izan zuten ez zela donazioak lortzeko kanpaina bat, nahi zutena jendea sentsibilizatzea zen.


Azkenik, Open Arms en sortzaileak, Oscar Camps, Buzz-i buruz argitzen duenez: "Agentziak egin duena Espainian inork nahi ez zuen gatazka bat mediatizatzea da. Kasu honetan kontua da komunikazioa erabiltzea ez saltzeko edo etekin ekonomiko bat lortzeko, baizik eta medioak komunikatu behar zutena transmititzeko".




Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Gezurraren kultura berria

Influencers vascos sin filtros en instagram

La feliZiudad