Influencers vascos sin filtros en instagram
2019/10/29
"Influencer" euskaldunak filtrorik gabe instagram-en
Aran Goyoaga Zornotzan jaio zen eta gaur egun Seattle-en (Estatu Batuak) bizi da. Bere profilean janaria eta argazkigintza konbinatzen ditu. Gozogintzaren inguruan ikasi zuen eta horretan aritu zen urte batzuk. Lan hori utzi eta blog bat ireki zuen non errezetak eta hauen argazkiak igotzen ditu. Geroago Instagram-en profil bat ireki zuen eta jarraitzaile asko ditu. Gaur egun freelance argazkilaria eta gastronomia estilismoan jarduten du. Baita liburu bat ere idatzi du "Small Plates & Sweet Treats; My Family´s Journey to Gluten-Free Cooking".
Gotzon Mantuliz Erizaintzan doktoratua da eta famatua egin zen ETB2-ko "El Conquistador del Fin del Mundo" txapelketan parte hartu zuelako. Gaur egun bere YouTube eta Instagram profila bere lana bihurtu dira. Bere abentura eta bidaia guztiak sare sozialetatik konpartitzen ditu, eta Noa bere txakurra ere protagonista handia dela ikus dezakegu. Gotzon-ek adierazten duen moduan, ez da Influentzerra baizik eta "eduki sortzailea"; Berak egiten duena dio edukiak sortzea da, jendearengan eragina izatearen kontzeptua beldur ematen diolako ez du "Influentzer" hitza erabiltzen.
"Influencer" euskaldunak filtrorik gabe instagram-en
Erreportaje hau sare sozialen ingurukoa da, Instagram-en ingurukoa hain zuzen ere. Esan dezakegu testua bi zatitan banatzen dela: lehenengo zatian, laburrena, Instagram-en sorrerari buruz eta sare sozialen inguruan egin diren ikerketa batzuei buruz hitz egiten da; bigarren zatian, instagram-en eta beste plataforma batzuetan ibiltzen direnen euskaldunen elkarrizketak daude, beraien esperientzia eta lana enfokatzeko modua kontatzen dutenak, baita haien iritzia emanez.
Lehenengo zatiari erreparatuz, instagram inguruko informazioa eskaintzen da. Marc Zuckerberg da plataforma honen jabea, baita Whatsapp-en jabea dena eta Facebook-en sortzailea. Instagram 2010ean San Franciscon, Kevin Systrom eta Mike Krieger-en sortzen dute, argazki herraminta bat bezala haien Iphone 4-entzako. Hasieran apple-entzako bakarrik zegoen eskuragarri baina 2012an Android-entzako eskuragarri jarri zen eta milioi bat deskarga baino gehiago lortu zituen 24 ordutan.
"Estudio de Redes Sociales 2018" ikerketaren arabera, esparru honetan egindako azken ikerketa dena, Whatsapp da sare sozial erabiliena. Gero Facebook agertzen da, Instagram eta azkenik YouTube. Twitter-ek abandonu tasa handia du eta Facebook ere publikoa galtzen ari du. Twitter eta Facebook-en publiko jaitsiera honek Instagram-i mesede egiten dio, Instagram-ek etengabeko gorakadan dagoelarik. "Observatorio Vasco de Juventud"-ek egin zuen ikerketa baten arabera, 15 eta 29 bitarteko gazteek %99-an erabiltzen dituzte sare sozialak, lehenengo postuan Whatsapp eta bigarrenean Instagram daudelarik.
Bigarren zatiari erreparatuz, lehen esan bezala parte honetan Influentzer euskaldun desberdinen elkarrizketak ditugu. Pertsona hauek historia ezberdinak dituzte; hau da, arrazoi desberdinengatik hasi ziren sare sozialen munduan, baita haien profilen edukia eta helburuak ere desberdinak dira.
Aran Goyoaga Zornotzan jaio zen eta gaur egun Seattle-en (Estatu Batuak) bizi da. Bere profilean janaria eta argazkigintza konbinatzen ditu. Gozogintzaren inguruan ikasi zuen eta horretan aritu zen urte batzuk. Lan hori utzi eta blog bat ireki zuen non errezetak eta hauen argazkiak igotzen ditu. Geroago Instagram-en profil bat ireki zuen eta jarraitzaile asko ditu. Gaur egun freelance argazkilaria eta gastronomia estilismoan jarduten du. Baita liburu bat ere idatzi du "Small Plates & Sweet Treats; My Family´s Journey to Gluten-Free Cooking".
Maider Oyarzabal Donibane Lohizunekoa da eta freelance argazkilaria da. Bere profilean munduko hainbat lekuetako argazki desberdinak tartekatzen dira. Mundu honetan murgildu zen bere Marketin ikasketak amaitu zituenean Asiatik eta Hegoaldeko Amerikatik 8 hilabeteko bidaia bat egin zuelako eta bidaiako argazkiak sare sozialetatik partekatu zituelako. Orduan konturatu zen hori zela benetan gustoko zuena.
Gabriela Uriarte nutrizionista da eta ETB2ko "A bocados" sukaldaritza programan lan egiten du. Instagram-en jarraitzaile asko ditu baina YouTube-n hasi zela dio. Bere sare sozialetan nutrizioari buruz hitz egiten du eta hainbat errezeta eskaintzen ditu.
Ana Goitia Lekeitiokoa da eta telebistan (informatiboetan eta ETB1eko "Hauxa2" programan) eta sare sozialetan aritzen da. Sare sozialen artean Instagram-en aritzeaz a parte blog bat du non neurri handiko arropei buruz hitz egiten du, baita bere arropa kolekzio propioa sortu zuen.
Konklusio bezala, uste dut gaur egun sare sozialak herraminta oso boteretsua direla ondo erabiltzekotan. Hau da, jarraitzaile asko dituen pertsona batek gizarteko talde horretan eragiteko ahalmena du, jarraitzaileekin konexio emozional bat sortzen duelako. Beraz, konexio emozional hori dela eta jarraitzaileak miretsi egiten dute "influentzerra" eta esaten duena egia eta aukera hoberena dela sinesten dute.
Modu honetan markak eta enpresak influentzerrak duten ahalmen hori aprobetxatzen dute eta dirutza handiak ordaintzen dizkiete haien produktuen publizitatearen truke. Adibidez, Kylie Jenner-i publizitate publikazio bat egiteagatik 850.999 euro ordaintzen diote. Sare Sozialak eta influentzerren mundua Propagandaren munduarekin antza handia duela iruditzen zait. Bi munduak iritzi publikoan eragiteko ahalmena dute eta produktuak edota ideiak desiragarriak egiteko ahalmena dute.
Bestalde, kultura eta gizarte ekintza positiboak sustatzen dituzten inlfuentzerrak daude. Adibidez, goian aipatutako Gotzon Mantuliz-ek munduko kultura desberdinen publikazioak egiten ditu; eta Jon Kortajarenak bere sare sozialetatik elkarretaratze bat egin zuen aldaketa klimatikoa dela eta Bizkaiko hondartzen garbiketa egiteko. Beraz, nire ustez sare sozialen erabilera hoberena aipatutako azkenengo hau da, kultura eta gizarte ekintzak bultzatzen dituztenak.

Azkenik, sare sozialak harreman publikoekin harreman zuzena dutela uste dut. Sare sozialak argitaratzen duzun zeozer azkar eta publiko zabal bati komunikatzeko ahalmena dute, hau da, berehalakotasuna da ezaugarri aipagarriena. Baita lehen aipatu moduan publiko horretan eragiteko ahalmena dute. Baina alde txarrak dituzte ere, adibidez, gezur bat edota "fake new" bat argitaratzen badute berehala milaka pertsonei ailegatuko zaie. Beraz, dugun informazioarekin ondo jokatzen jakin behar dugu.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina