La feliZiudad
2019/11/30
"FeliZiudad-ea ez da aurkitzen, eraiki egiten da"
"FeliZiudad-ea ez da aurkitzen, eraiki egiten da"
FeliZiudad, edo hiri zoriontsua, Renault-en aldetik konpromiso bat da, auzoetatik abiatuta Espainiako hirien bizi kalitatea hobetzen laguntzeko; Konpromisoa eta ekintza larrialdi klimatikoaren aurrean hartu dute. Markaren estrategia berria, Publicis agentziaren laguntzaz eginda, lau kontzeptutan oinarrituta dago: mugikortasun iraunkorra, ingurunearen hobekuntza, inpaktu txikiagoa eta kudeaketa energetikoa.
Renault, ibilgailu elektrikoaren salmentan aitzindaria eta liderra izateaz gain, Espainian ere erreferente da iraunkortasunari dagokionez. Markak, herritarrak jartzen ditu bere estrategiaren erdigunean, baita bizi diren ingurua ere: auzoak. Leku horiek dira FeliZiudaden bideoaren protagonistak. 'Felizometro' baliabide metaforikoa erabiltzen dute, auzoetako bizi-kalitatea hobetzen duten ekimen onak puntuatzeko.
Webgune baten bidez (Feliziudad.es), auzoetan dauden proiektuak ikusgai jartzen dira. Webgunean, edonork gonbidatzen dute proposamenean parte hartzera (formulario bat dago zure iniziatibaren berri emateko), eta ideiak eta iradokizunak partekatzen dira. Baita Renault-ek berak aurrera eraman dituen iniziatiba ezberdinak azaltzen dira, adibidez, autosufizientzian eta iraunkortasunean aintzindaria den kontzesionario bat. Kanpaina honen bidez, Renault-ek indartu egin du etorkizun jasangarriarekiko konpromisoa, gas toxikoen zero isurketa lortzeko eta haien autoen % 100-a elektrikoak izatearen apustuarekin.
INIZIATIBEN ADIBIDEAK
Mugikortasun iraunkorra: "30 días en bici"
Proposamena honakoa da: "Pedalea ezazu zure hiriko edozein lekutara, egunero, apirileko 30 egunetan, eta partekatu zure abenturak online". Gainera, jarduera paralelo ugari antolatzen dituzte apirilean, bizikletaren benetako festa izan dadin: hitzaldiak, zuzeneko musika, jardunaldi gastronomikoak, kirol-jarduerak (igeriketa, eskalada…) eta beste plan asko, haurrentzat zein helduentzat.
Ingurunearen hobekuntza: "La azotea azul"
Azotea Urdina "mundu errealera irteteko" atea da, Andaluzian haur askorentzat "bizitzari irekitako leihoa". Aire zabaleko espazioa da, ospitaleratutako haurrek eta haien gurasoek paseatzeko eta jolasteko aukera izan dezaten, adin txikiko orok merezi duen tratamendu mediko eta psikologikoaren parte gisa. Familiarekin eta lagunekin gozatzeko leku bat, adin guztietarako jolas terapeutikoak, jolaserako gunea eta solarium-a, zinemarako, antzerkirako eta areto multisentsorial bat… Anaiak eta ikastetxeko lagunak gonbidatzeko aukera izango lukete, eta horrela errealitatearekin bat egiten dute.
Inpaktu txikiagoa: "Tot a Punt"
Hamar emakume dira ekimen honetako protagonistak, eta berraprobetxamenduaren garrantziaz sentsibilizatu nahi dute, baina, aldi berean, autoestimua lantzen da eta Bartzelonako El Raval auzoko bizilagunen artean elkar laguntzeko harremanak ezartzen dira. Haurrei hezkuntza errazteko proiektu gisa hasi zena, urteetan zehar zabalduz joan da, eta gaur egun beste behar batzuk jorratzen dituzte, bai hezkuntzakoak, bai gizarte-sustapenekoak, baina jada ez bakarrik haurrenak, baita familia osoarenak ere.
2019ko urtarrilean ehunak konpontzeko zerbitzu bat inauguratu zuten, 'Tot a punt' izenarekin. Bertan hamar emakume, gehienak hainbat nazionalitatetako migratzaileak, hainbat hilabetez trebatu zituzten kaltetutako arropa gaiak konpondu nahi dituen orori laguntza zerbitzua emateko.
Kudeaketa energetikoa: "Energías renovables en una urbanización de Madrid"
2010ean Madrilgo San Sebastian de los Reyes herrian dagoen Rosa Luxemburgo urbanizazioa, kolektibitatetik energia berriztagarriak bultzatzeko batzen zen Espainiako lehen bizilagunen erkidegoa bihurtu zen. Eguzki-energia ekoizten zuten eta beren energia saltzen zuten familia bakarreko 34 etxebizitza.
2017an Ecooo irabazi asmorik gabeko enpresaren eta Oleada Solar kanpainaren eskutik, hurrengo urratsa eman zuten, eta autokontsumoaren aldeko apustua egin zuten, berriro ere modu kolektiboan. "Faktura elektrikoan %25 eta %30 artean aurreztea lortzen dugu", dio ecoo zuzendari teknikoak. Auzo honetako bizilagunak aitzindariak dira, eta energia berriztagarrien erreferenteak; ingurumenarekin duten konpromisoa ukaezina da.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina