Europa hemen ondoan dago

2019/10/16

"Europe is just next door"

2013ko urrian SNCF tren konpainia Frantsesak sare sozialetan interesa piztu zuen kanpaina egin zuen, "Europe is just the next door" deitu zuena.


Kanpaina hau Parisen izan zen eta ate interaktiboetan oinarritzen da; kale batean edo plaza baten erdian ate misterioso batzuk daude herrialde desberdinetako izenekin. Kamara ezkutuen bidez grabatu zen, oinezkoen erreakzioak naturalak eta benetazkoak izan zezaten. Ate hauen beste aldean Europako herrialde desberdinetako lekuak aurki ditzazkegu: Agora Square (Bruselas), Palace Square (Stuttgart), Cathedral Square (Milan), Lake Léman (Geneva) eta Port Vell Square (Barcelona). Ate hauek irekitzean, bideo-deia bat izango balitz bezala beste hiriko artista edo aktoreekin interakzionatzen duzu denbora errealean. Adibidez, Bruselasen kaleko artista batek zure erretratoa egiten dizu eta Bartzelonako hip-hop dantzariak haiekin dantzatzeko gonbidapena egiten dizute. Laburbilduz, beste herrialdeekiko esperientzia birtuala eta denbora errealean ahalbidetzen du.



Lehenik eta behin, ate hauek Parisen kaleetan edota enparantzetan egotea pertsonengan kuriositatea pizten du. Oso erreza izango da oinezko batek hortik pasatzerakoan atea irekitzea, beraz, atentzioa deitzeko estrategia bezala oso ona dela iruditzen zait.

Kanpaina honek herrialde desberdineko kultura, pertsona eta paisaje desberdintasunetan zentratzen da. Modu honetan, kontsumidorearen eta lekuaren artean sentimendu konexio bat sortarazten du. Eta ez bakarrik sentimendu konexioa kontsumidorea eta lekuaren artean, baizik eta sentimendu konexioa SNCF konpainiarekin, zein fenomeno hau (bidaiatzea) errealitate bihurtu dezake. Bestalde, konpainiaren itxura jatorra izatea lortzen dute.

Kanpaina honen bidez turismoa sustatzen dute eta SNCF-ren bezero potentzialak bezero bihurtzea eginarazi dezake. Alde batetik, asko bidaiatzen ez dutenen pertsonen buruetan eragin dezake, bidaiatzeko gogoak piztuz eta bidaia hori SNCF-ren bitartez egitera bultzatzen zaitu. Beste aldetik, bidaiatzen dutenen pertsonengan ere eragin dezake, batez ere tren konpainia hau erabiltzera haien hurrengo bidaian. Gainera, herrialde horiekin sinpatia sentiaraztea eragiten du, modu horretan bidaiatzeko momentuan herrialde horiek aukeratzeko eta SCNF garraiobide bezala aukeratzeko posibilitate gehiagorekin.

Azkenik, aipatu beharra dago Street Marketing-eko oso teknika ona iruditzen zaidala sentimenduekin eta esperientzia errealekin jolasten duelako, eta ez bakarrik tren konpainia iragarriz, baizik eta, turismoa zerbait positibo eta aberasgarri bezala aurkeztuz.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Gezurraren kultura berria

Influencers vascos sin filtros en instagram

La feliZiudad