San Faustoak Basaurin

2019/10/08

Uda bukatzean eta Iraila hastear dagoenean Basauritarrok gure San Faustoetako jaietarako lanean hasten gara. San Fausto (gure patroia) urriak 13 da eta Basauriko jaiak urriko lehenengo bi asteburuetan eta asteburu hauen arteko aste-egunetan ospatzen dira. Herriko 16 kuadrillak, Herriko Talde-etan daudenak (kuadrilla bakoitzak ordezkari batzuk ditu eta ordezkari hauek Herriko Taldean batzen dira), bakoitza gure lonjan biltzen gara urrian biziko ditugun jaiei buruz hitz egiteko, gure ilusio osoa jarriz.

Jaiegun horietan Eskarabilera gure ikurra da, jaien zaindari, eta Zurrakapotea herriko edari tipikoa, zein jaietako 16 kuadrillek prestatzen dute. Zurrakapotea lonjetan eskaintzen da eta porroian edaten da. Edari tipiko hau ardo beltzaz, limoiaz, kanelaz, azukreaz, likoreaz eta kuadrillak erabakitzen duen azkenengo osagaiaz osatuta dago.






Eskarabilera Basauriko emakumeetan oinarritutako pertsonaia da. Urritasun handiko garaietan (XX. mendearen hasieran), emakume horiek lurrun trenak pasatzen ziren trenbideetara joaten ziren guztiz erreta ez zegoen ikatzaren bila, gero sukaldean erabiltzeko. 


Eskarabilera jaietako egun guztietan zehar herritik dabil, lehenengo eguneko kuadrilen jeitsieran lehenengoa dena garraiatuta. Herritarrok hainbeste dugu maite, ez dugula azkenengo egunean erretzen, baizik eta, heliozko puxika asko bere buruan lotu eta hegan joaten da, libre uzten dugu. Gure emakumetxoaren bidaia heliozko puxikak irauten duten arte eta eguraldia uzten dion arte irauten du. Bere barnean papertxo bat darama, non Gaztelaniaz, Euskaraz, Frantsesez eta Ingelesez bere historia azaltzen da. Baita gure udaletxeko zenbakia ere agertzen da; norbaitek Eskarabileraren burua aurkitzekotan hona deitu eta 150 euroko saria eta hurrengo urteko jaietarako gonbidapena izango du. Gure Eskarabileraren burua agertzen denean, urte horretan garraiatu duen koadrilak bere bila doaz. Momentuz bere bidaiarik luzeena Praga-arte (Txekiar Errepublika) izan da, 90. hamarkadan.

San Faustoetako jaietan zehar 16 kuadrillak beren euskal jantzi propioak dituzte, kolore eta forma desberdinetakoak; Basauriko herriari berezitasuna eta euskal giroa emateko xedearekin. Egun hauetan kuadrillen arteko jolasak eta txapelketak egiten dira, interkuadrilla txapelketak izenekoak: sokatira, txapela jaurtiketa, abarka jaurtiketa, tortilla txapelketa, paella txapelketa, tragoiak, zurrakapote txapelketa, etab. Baita herri bazkariak eta eguneko poteoak ere oso protagonistak dira. Bestalde, kontzertuak, kalejirak eta kuadrilen lonjak musika eta juerga giroa ematen diote herriari. 



Basauriko jaiak kuadrilla guztien batasuna, inplikazioa, ilusioa, ondo pasatzeko gogoak eta umeen, gazteen zein nagusien parte hartzea dira. Kaleak kolorez, musikaz, artez, euskal kulturaz, janariaz, edariaz, eta zoriontasunez betetzen dira; guztiok umore onez gaude eta urtean zeharreko desberdintasunak alde batera utzi eta 9 eguneko jaietaz gozatzeko prestatzen gara. Inork ez du ezer inposatzen eta erabakiak jende askoren artean hartzen dira; ez nuke ulertuko herri hau beste era batez.







Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Gezurraren kultura berria

Influencers vascos sin filtros en instagram

La feliZiudad