Toni Segarra
2019/10/24
Toni Segarra Bartzelonan jaio zen 1962an eta Hispainiar filologian lizentziatua da. Publizitatearen eta diseinuaren munduan kasualitatez murgildu zen, bere idazle izateko ametsa nahiko urrun ikusten zuelako. 1985ean Vinizius-en lan egiten hasi zen, bere anai baten tailerra zena. Urte bat pasa ondoren Vizeversa publizitate agentzian erredaktore bezala hasi zen. Vizeversa-tik Contrapuntora lan egitera pasatu zen, baina oraingoan zuzendari kreatibo bezala.
Contrapunto agentzian zegoenean, 30 urte baino gazteagoa zenean, Pipín asmatzen du. Pipín bere familia egun guztian telebista ikusten dagoenez haserretu eta etxetik joaten den txakur bat da. Spot honek El Gran Premio de Cannes irabazi zuen.
Contrapuntotik Casadevall SPR-ra joan zen; geroago, Delvico Bates agentzian lan egiten hasi zen, Espainiako agentziarenik saridunena Segarrarekin buru. 1994an agentzia batek urte batean lortu dituen sari kopuru handiena lortu zituen, 85 sari hain zuzen ere. Agentzia arrakasta izan arren, Delvico-ren bazkideak mugatuak sentitzen ziren. Beraz, 1996an Segarrak bere agentzia propioa beste hiru kideekin irekitzea erabaki zuen SCPF (Segarra, Cuesta, Puig eta Fernández de Castro), non zuzendari kreatibo bezala jarduten zuen. Agentziaren kontsigna argi zegoen: "Emaitzak ematen dituen kreatibitatea saltzea".
SCPF agentziaren bezeroen artean Evax, BMW, Ikea, Honda, Caprabo, PhotoEspaña, Vodafone, etab. daude. Eta haien kanpainen artean, Espainiako kreatibitate inguruko esloganik hoberenak aurki ditzakegu zein Espainiako publizitate munduan aztarna utzi dute. Aipatu beharra dago gaur egun SCPF agentzia Wunderman Thompson agentzia izatera pasatu dela.
Hona hemen SCPF agentziak egindako kanpainarik famatuenetarikoak:
"Aprende a usar la televisión" (TVE)
Goian jorratutako "Pinpín" iragarkia da kanpaina honen erdigunea, 1989an egin zena. Iragarki honen bidez Espainiako familiei telebistaren erabilerari buruz kontzientziatu nahi zen.
"Redecora tu vida" (IKEA)
Suediar multinazionala Espainiara ailegatu zenean hainbat iragarki egin zituzten. Kanpaina honen bidez jendea bultzatzen zuen haien bizitzarako ezinbestekoak ziren aldaketa batzuk egitera.
"Bienvenido a la república independiente de tu casa" (IKEA)
Kanpaina honen bidez etxe propio eta finko bat izateko garrantzia transmititu nahi da eta Espainiako markaren kanpainarik famatuena izan da.
"Te gusta conducir?" (BMW)
Auto batetik ateratako besoa paisaia zeharkatzen duen iragarki hau Espainiako esloganik ezagunena du.
"Be water, my friend" (BMW)
Iragarki honetan Bruce Lee uraren moldagarritasuna azaltzen agertzen da. Honekin errepidea, autoa eta gidaria bat direlaren ideia nabarmendu nahi da.
"A qué huelen las nubes" (EVAX)
Kanpaina honen bidez konpresen iragarkien estigma apurtu nahi dute. Horretarako haien produktuak usainaren kontra egiten dutela jakinarazi nahi dut "¿A qué huelen las nubes?" esloganarekin.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina