Black Friday
2019/11/20
"Black Friday" (ostiral beltza) urteroko ekitaldia da, eta bertan eskaintzak eta deskontu handiak protagonistak dira egun mugatu batzuetan, normalean azaroko azken ostiralean ("Thanksgiving Day" egunaren ostean). Ekitaldi hau Estatu Batuetan du jatorria, baina gaur egun munduko beste herrialdeetara zabaldu da. Jai kontsumista honetan milioika pertsona izugarrizko deskontuak lortzen dituzte, bai denda fisikoetan bai online-eko dendetan; egun hauetan salmenta errekorrak lortzen dira.
Gaur egungo kontsumo gizartea dela eta "Black Friday" terminoak izena ematen dio kontsumo joera bati (merkealdiak, eskaintzak, promozioak...). Baina jatorriz ez da beti horrela izan eta bertsio zein gertakizun desberdinak aurki ditzazkegu.
Sare sozialetan dabilen esamesa baten arabera, egun honek AEBetako esklabotzan jatorria du. Inoiz baieztatu ez den arren, "Thanksgiving" egunaren ondorengo egunarekin bat zetorrela esaten da, esklaboen merkatariak neguko denboraldirako esklabuak oso prezio merkean saltzen zituztenean.
Beste datu zehatzago baten arabera, termino hau duela ia 150 urte sortu zen, zehazki 1869ko irailaren 24ko ostiralean sortu zen krisi ekonomikoan. Hori izan zen "ostiral beltza" esamoldea erabili zen lehen aldia; Jay Gould eta Jim Fisk, Wall Street-eko finantzariak, urrearen merkatu osoa bereganatzeko ahaleginean huts egin ondoren.
Terminoa, berriz, mende bat geroago berriro erabili zen. Oraingoan, 1966an "Thanksgiving" egunaren ondoren egunean, Filadelfiako errepideetan gertatu zen zirkulazio-kolapsoa zela eta.
Bere kontsumo konnotazioa urte batzuk geroago ailegatu zitzaion, negozioek egun horretan jasaten zuten salmenta gorakadari erreferentzia egiteko; AEBtan Gabonetako merkealdiaren hasiera bezala ezarri zena. Egun batean, saltoki txikiek zenbaki gorriak zenbaki beltz bihurtzea lortzen zuten, deskontu eta promozio garrantzitsuen eta, batez ere, kontsumitzaileei esker.
Estatu Batuetako negozioak "Black Friday"-ari probetxua ateratzeko asmoarekin, euren merkataritza ordutegiak ahalik eta gehien luzatzen saiatzen ziren egun horretan; goizaldean ireki eta gauerdian ixten. Hain ondo joan zitzaien, 1993tik 2001era, urteko salmentarik handienak izan zituztela.
Espainiako "Black Friday"
Ostiral beltza ez zen Espainian instalatu 2012ko uda arte. Ez zen lehenago gertatu, merkealdiak araututa zeudelako. Debekatuta zegoen Gabonetako merkealdi garaia ezarritutakoa baino lehenago hastea. Duela bost urte gobernuak kendu egin zuen lege protekzionista hau, eta merkatarien esku utzi zuen merkealdi garaien hasieraren eta amaieraren ardura osoa. Lehenego urtean harrera apal samarra izan zuen. 2013an indar handiagoz El Corte Ingles edo Amazon bezalako enpresa handien publizitatearen bidez.
Espainian, "Black Friday" eta "Cybermonday" ("Black Friday" berdina baina online-ko dendei bideratuta) elkartzea erabaki zuten. Horrela, Estatu Batuak "ostiral beltza" egun bat baino ez den bitartean, hemen lau egun batzen dira asteburua kontuan hartuta.
3 Komunikazio estrategia (Amazon, PcComponentes eta Singularu)
Amazon enpresaren estrategiari erreparatuz, plataforma honek hainbat eskaintza egiten ditu eskuragarri daudenak ostiral beltza baino egun batzuk lehenago. Produktuak denboraldi zehatz batean beherapenak dituzte; egun bateko edota minutu batzuetako beherapenak. Modu honetan, bezeroak produktuaren prezioaren zain egotera behartzen ditu, eta zuzenean erostera bultzatzen ditu. Beraz, erosketa zuzenagoa eta azkarragoa da; ez du produktuaren inguruko hausnarketarako denborarik uzten.
PcComponentes enpresak Black Friday baino aste batzuk lehenago ere deskontu esanguratsuak eskaintzen ditu. Baita Black Friday SEO estrategia du, hau da, bilatzaileetan posizionamendu ona lortzen du. SEO estrategia hau Media Markt-ek ere erabiltzen du.
Singularu bitxi denda bat da, bere publiko objetiboa non zengoen oso ondo aurkitzen jakin zuena, eta Facebook-en egindako ekintzengatik ospea irabazi zuen. Gaur egun, jarraitzaile komunitate oso handia du, publizitatea eta harreman publikoak ulertzeko duen moduari esker. Hainbat zozketa egiten dituzte eta sare sozialak eguneratzen dituzte; bai hurbileko edukiekin, bai eskaintzen zabalkundearekin.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina