Ku Klux Klan

2019/11/11

Ku Klux Klan (KKK) Estatu Batuetako eskuin muturreko organizazio batzuk hartu zuten izena da, XIX. mendean sortu zena Sezesio gerra amaitzerakoan. Batez ere, arraza zuriaren gorentasuna bultzatzen dute, beraz, arrazismoa, xenofobia eta antisemitismoa bultzatzen dute. Modu berean ere homofobia, antikatolizismoa eta antikomunismoa sustatzen dute. Sarritan organizazio hauek terrorismoaz, biolentziaz eta beldurtzeko ekintzaz (adibidez, gurutzeak erre) baliatu dira haien kriterioa inposatzeko eta biktimak zapaltzeko.




Klan honen lehenengo sorkuntza, berreraikuntzaren kontra zeuden beterano batzuen eskutik izan zen 1865ean, Sezesio gerra amaitzerakoan hain zuzen. Organizazioak lehenengo momentutik haien helburuak betetzeko jarrera biolentoak hartu zituzten. Hala ere, denbora gutxi pasa ondoren hegoaldeko elitearen erreakzio bat egon zen eta organizazioak beherakada izan zuen. 1871an KKK formalki desegin zen Ulysses Grant errepublikanoaren eskutik, "Acta de los derecho civiles de 1871"-ren bidez ("Ku Klux Klan akta" bezala ere ezaguna dena) .

1915ean beste elkarte berri bat sortu zen izen berdinarekin (Ku Klux Klan), masa komunikabideek zuten boterea inspiratuta. "El nacimiento de una nación" pelikula, eta Leo Franken epaiketaren eta lintxamenduaren kroniketan erakutsitako antisemitismoak elkarte berria sortzeko inspirazioan lagundu zuten. Bigarren KKK erakunde formalagoa izan zen, kide erregistratuekin eta estatu eta nazio mailako egiturarekin. 4-5 milioi kide izatera ailegatu ziren. Bere ospea 1929ko Depresio Handian eta Bigarren Mundu Gerran erortzen hasi zen, Klaneko zenbait kide nabarmenek Alemania nazia babesteagatik eskandaluak sortu baizituzten. 

20. hamarkadan Ku Klux Klan-eko kideak gora egin zuten Estatu Batuetatik zehar, neurri handi batean estaldura mediatikoari esker. Egunkari bateko erreportaje sorta batek ehunka mila kide berri erakarri zituen. Felix HarcourtAustin Collegeko Historia irakasle eta "Ku Klux Kulture" liburuaren egile dena, Ku Klux Klanen eta egunkarien arteko "komenientziazko" harremana aztertu du.

Ku Klux Klan eta komunikabideak

1921ean New York World egunkariak hiru astetan zehar Ku Klux Klan-a kritikatzen zituen erreportaje batzuk argitaratu zituen. Lortu zuen hiriko instituzio guztiak publikoki Klan-a kritikatzea. Egunkari honek 100.000 irakurle inguru irabazi zituen eta beste egunkari batzuk bere erreportajeak argitaratu zituzten. Baita Klan-a ere ehun milaka kide berri lortu zituen. 

Klan-a medioen atentzioa behar zuen baina aldi berean ezin zuten haien alde mistikoa galdu. Egunkari askok Klan-aren hurbileko argazkiak eta argazki nitidoak nahi zituzten, beraz, KKK-k argazkilari bat kontratatzea erabaki zuen eta argazki hauek egunkari lokaletara saltzen zituen. Baita bazekiten ere ekintza zehatz batzuk medioen atentzioa bereganatzea eragiten zutela eta arrazoi horrengatik, adibidez, gurutzeak erretzen zituzten.



Medioen hasierako joera New York World-eko eredua jarraitzea izan zen (hau da, KKK kritikatzen zituen albisteak eta erreportajeak argitaratzea). Geroago, konturatu ziren Klan-a estrategia propioak zituela lortzeko medioetan haiei buruz hitz egitea. Batzuetan mehatxu fisikoen bidez; adibidez, Messenger aldizkariaren editoreek moztutako esku bat sobre baten barruan jaso zuten. Baina maiztasun handiago batekin, ikusi zuten publizitatea oso eraginkorra zela; Erakundearen estaldura neutrala zuten hedabideei propaganda-iragarkien bidezko diru-sarrerak hitzematera eraman zituen.



KKK-k 20. hamarkadan publizitate agentzia ezagunak kontratatu zituen eta Klan-ari buruzko hainbat iragarki mediatiko egin ziren. Egunkari askok konturatu ziren Klan-a kritikatzen bazuten irakurleak irabazi ahal zituztela, baina aldi berean ere irakurleak galdu. Beraz, hedabideak konklusio batera ailegatu ziren: komeni da Klan-ari buruz modu neutral batean hitz egitea.

1925ean organizazioaren zuzendaritza nazionala haien egunkari propioa sortu zuten, Kourier deitzen zena. Propaganda estrategia itzela zen, eta beste komunikabide batzuen lekua hartzen zuen herri mailan eta nazio mailan. Aldi berean, erakundearen ikuspuntu ideologikotik informazioa aurkezteko aukera ematen zuen.



Gaur egun, Ku Klux Klan-a organizazio bezala deseginda dago. Bi bertsio desberdin ezagutzen ditugu. Nagusitzen den bertsioari erreparatuz, organizazioak presio asko jasaten zuen eta erakundeko buruzagi garrantzitsuenetariko batek sexu erasoa egin zion emakume bati, eta ondoren bere buruaz beste egin zuen. Honen eraginez, iritzi publikoaren aurrean irudi txarra ematen zuten eta organizazioaren erorketa ekarri zuen. Bigarren bertsioa, 1924an onartutako inmigrazio legea KKK-ren izateko arrazoia ahuldu zuen, beraz, desegin egin zen. 

Ku Klux Klan-a gaur egun desegin da baina mugimenduak presente jarraitzen du, erakundea osatzen zuten pertsonek, milioika kidek eta milioika jarraitzailek, beren ideologiari eusten diotelako. 

Konklusio bezala, argi dago Klan-aren eta prentsaren arteko harremana, batez ere, elkarri probetxuzko harremana izan zela.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Gezurraren kultura berria

Influencers vascos sin filtros en instagram

La feliZiudad