Spin Doctors

2019/11/25

"Spin doctors" Berria egunkarian argitaratutako iritzi artikulua da, Txema Ramirez De la Piscina idatzia; Kazetaria eta Ikerlaria dena. Artikulu hau bi zati dituela, baina haien artean erlazioa dutenak, atzeman dezakegu: hasierako partean, "Spin doctors" inguruan hitz egiten du, bigarren partean, Euskal Herrian gertatu den kasu zehatz bati buruz hitz egiten digu (Euskal inteligentzia deitzen duena).


Guztiahaldunak dira. Erakunde guztietan dihardute lanean (Moncloan, Ajuria Enean...). Fokua bideratzen dute baina ez dute fokupeko berotasuna maite. Haien ardurak izen desberdinak hartu ditu: kabineteburu, komunikazio aholkulari... Modernoenek spin doctors deitzen diete. Estratega komunikatibo izugarriak dira, propaganda eta kontra-propagandaren foroetan adoratzen dituzten maisu-maestra berriak. Gertaera-sortzaileak dira; sarritan, bigarren mailako gertaera bat albistegietako protagonista bihurtzen dute.

Spin doctors horiek ez lirateke hain indartsuak izango kazetariak haien trikimailuen aurrean hain erraz amore eman izan ez balute. Maizegi spin doctors horien bulegoetatik datozen lerroburu edota ildoak beren horretan azaltzen dira komunikabideetan, beste informazioekin alderatu gabe edota haien atzean egon litezkeen asmoak kuestionatu gabe. 

Euskal inteligentzia

Ajuria Eneko spin doctoreak euskal diplomazia bere gorenera eraman du. Iñigo Urkullu lehendakaria Nazio Batuen Erakundeko eta Vatikanoko ateak ireki zaizkio joan den uztailean eta abuztuan (2019ko uztaila eta abuztua). 

Urkullu New York-en autogobernuak hiritarron arazoak konpontzeko duen gaitasunaz hitz egin zuen. Baina ez zuen ezer ez esan estaturik gabeko nazioek aldarrikatzen duten autodeterminazio eskubideari buruz edota Eskozian, Katalunian eta Euskal Herrian eskatzen ari garen erreferendumei buruz. 

Handiagoa erdietsi du lehendakariak Vatikanoan, Share proposamena aurkeztu zuelarik. Share proposamena migratzaileak Europar Batasuneko estatuen artean banatzeko ekimena da. Eta ez baita sare mugimendua, hau da, euskal preso politikoak babesteko mugimendu anitza. Lehendakariak eta Aita Santuaren arteko topaketak oso gutxi iraun zuen, baina aparteko presentzia izan zuen ikus-entzunezko komunikabideetan. 

Espainiako iritzi sortzaile hoberenak ere Euskal inteligentziaz hitz egiten dute. Modako agintaria da Urkullu lehendakaria, batik bat Kataluniako istiluen aurrean moderazioa eta neurritasuna islatzen dituen politikari fidel eta zentzuz betea delako.

Duela 2.500 urte Periklesek Atenasen garbi utzi zuen: "munduko ideiarik onena izan dezakezu, baina, adierazten ez badakizu, guztiz alferrikakoa da".

____________________

Nire iritzi pertsonala eta konklusioa jorratzeko asmoz, oso argi ikusten dut "Spin Doctor" hauek, harreman publikoetako agenteen antza osoa dutela. Harreman publikoetan, "Spin" propaganda mota bat da, iritzi publikoa erakunde edo figura publiko jakin baten alde edo kontra konbentzitzea lortzen duen ekitaldi edo kanpaina multzoa, interpretazio baten bidez erabiltzen dena. Beraz, irakurritakoarekin ondoriozta dezakegu "Spin Doctor" hauek politikan aritzen diren harreman publikoetako agenteak direla. 

Haien komunikazio ahalmena oso handia denez, komunikabideetara ailegatzen diren albisteak beste informazio batzuekin ez alderatzea lortzen dute. Modu horretan, haiek hitzez-hitz idatzitakoa argitaratuko da eta komunikatu nahi duten guztia trabarik gabe agertuko da. Baina, informazio bat beste batekin ez alderatzea ondorio txarrak ekar ditzake; argitaratuko den informazioa egiazkoa ez izatea edota egia osoa ez kontatzea. Hau gertatzen denean publikoa informatu ezean desinformatu egiten da. 

Manipulazioa mundu honetan leku handia betetzen du. Harreman publikoetako agente boteretsu eta sinesgarria, harreman publikoen tekniken bidez, iritzia aldatzeko ahalmena du; eta iritzi publikoan eragiteko ahalmena izatea botere izugarria iruditzen zait. Agente hauek komunikazioaren inguruan aholkulari bikainak direla esan dezakegu.

Bestalde, Periklesek Atenasen esan zuenari eutsiz, iruditzen zait naiz eta izugarrizko ideia on bat edukita ez badakizu ideia hori apropos transmititzen ez da helburura ailegatuko. Hau da, naiz eta ideia bat oso ona izan ideia hori ondo komunikatzeko ahalmena izan behar duzu, ideia garatzeko eta helburu finalera ailegatzeko. Baita ideia oso txarra izanda ere, ondo saltzen baduzu, hau da, ondo komunikatzen baduzu, oso urrun ailegatu daiteke. 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Gezurraren kultura berria

Influencers vascos sin filtros en instagram

La feliZiudad