Mezuak

Open Arms

Irudia
2019/12/15 Open Arms gobernuz kanpoko eta irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Bere eginkizun nagusia gatazka belikoetatik, jazarpenetik edo pobreziatik ihesi Europara iristen saiatzen diren pertsonak itsasoan erreskatatzea da. Itsas sorospen eta salbamenduko enpresa batetik sortu zen, Espainiako kostaldean esperientzia zabala duena. Kausa honen oinarrizko sortzailea Oscar Camps izan da. Egeo itsasoa n eta Mediterraneo erdialdean laguntza behar duten pertsonen ontziak zaintzen eta salbatzen aritzen dira. Afrika mendebaldea n lan egiten dute ere, pertsona hauen jatorrizko komunitateak ahalduntzeko asmoarekin, prestakuntzaren eta sentsibilizazioaren bidez. Bestalde, gertatzen ari diren eta inork kontatzen ez dituen bidegabekeria guztiak salatzen aritzen dira.  143.358 pertsona kostara ailegatzen lagundu dituzte. Noraezean zeuden 10.273 pertsona erreskatatu dituzte. Itsaslabarretan harrapatuta zeuden 9.067 pertsona erreskatatu dituzte. Itota hiltzeko arriskuan zeuden 4

Hedabideak: askatasunaren zaindari izatetik boterearen zaindari izatera

Irudia
2019/12/05 1988. urtean, Noam Chomsky -k eta Edward S. Herman -ek Askatasunaren zaindariak argitaratu zuten. Liburu honetan azaltzen zuten hedabideek "burujabeak izan eta egia ezagutzen lagundu" beharrean, "botere-taldeek nahiko luketen mundua" irudikatzen dute. Argitalpen honetatik gaur egunera arte urte dezente pasatu diren arren, ondorioak gaur egungoak ere izan litezke eta azterketa edozein hedabide-ekosistemari egokitu daiteke. 2013an Chomsky elkarrizketatu zuten eta liburuko tesi nagusienetako bat mantentzen zuen: "hedabide handiak korporazioak dira, azken finean. Beste edozein negoziok bezala bezero batzuei produktu bat saltzea dute helburu". Hedabideek botereari atxikitzearren, kazetaritza eta hiritarrekiko konpromisoa atzean utzi duten heinean, euren ondare nagusia galtzen joan dira: sinesgarritasuna . Informazioa negozioa zela ikusi zenean egiak garrantzia galdu zuen. Gainera, kazetariarena, epailearenarekin batera, balorazio txarr

La feliZiudad

Irudia
2019/11/30 "FeliZiudad-ea ez da aurkitzen, eraiki egiten da" FeliZiudad, edo hiri zoriontsua, Renault -en aldetik konpromiso bat da, auzoetatik abiatuta Espainiako hirien bizi kalitatea hobetzen laguntzeko; Konpromisoa eta ekintza larrialdi klimatikoa ren aurrean hartu dute. Markaren estrategia berria, Publicis agentziaren laguntzaz eginda, lau kontzeptutan oinarrituta dago: mugikortasun iraunkorra, ingurunearen hobekuntza, inpaktu txikiagoa eta kudeaketa energetikoa. Renault, ibilgailu elektrikoaren salmentan aitzindaria eta liderra izateaz gain, Espainian ere erreferente da iraunkortasunari dagokionez. Markak, herritarrak jartzen ditu bere estrategiaren erdigunean, baita bizi diren ingurua ere: auzoak. Leku horiek dira FeliZiudaden bideoaren protagonistak. 'Felizometro' baliabide metaforikoa erabiltzen dute, auzoetako bizi-kalitatea hobetzen duten ekimen onak puntuatzeko. Webgune baten bidez ( Feliziudad.es ), auzoetan dauden proiektuak ik

Spin Doctors

Irudia
2019/11/25 "Spin doctors" Berria egunkarian argitaratutako iritzi artikulua da, Txema Ramirez De la Piscina idatzia; Kazetaria eta Ikerlaria dena. Artikulu hau bi zati dituela, baina haien artean erlazioa dutenak, atzeman dezakegu: hasierako partean, "Spin doctors" inguruan hitz egiten du, bigarren partean, Euskal Herrian gertatu den kasu zehatz bati buruz hitz egiten digu (Euskal inteligentzia deitzen duena). Guztiahaldunak dira. Erakunde guztietan dihardute lanean ( Moncloan , Ajuria Enean ...). Fokua bideratzen dute baina ez dute fokupeko berotasuna maite. Haien ardurak izen desberdinak hartu ditu: kabineteburu, komunikazio aholkulari... Modernoenek spin doctors deitzen diete. Estratega komunikatibo izugarriak dira, propaganda eta kontra-propagandaren foroetan adoratzen dituzten maisu-maestra berriak. Gertaera-sortzaileak dira; sarritan, bigarren mailako gertaera bat albistegietako protagonista bihurtzen dute. Spin doctors horiek ez lirateke hai

Black Friday

Irudia
2019/11/20 "Black Friday" (ostiral beltza) urteroko ekitaldia da, eta bertan eskaintzak eta deskontu handiak protagonistak dira egun mugatu batzuetan, normalean azaroko azken ostiralean (" Thanksgiving Day " egunaren ostean). Ekitaldi hau Estatu Batu etan du jatorria, baina gaur egun munduko beste herrialdeetara zabaldu da. Jai kontsumista honetan milioika pertsona izugarrizko deskontuak lortzen dituzte, bai denda fisikoetan bai online-eko dendetan; egun hauetan salmenta errekorrak lortzen dira. Gaur egungo kontsumo gizartea dela eta "Black Friday" terminoak izena ematen dio kontsumo joera bati (merkealdiak, eskaintzak, promozioak...). Baina jatorriz ez da beti horrela izan eta bertsio zein gertakizun desberdinak aurki ditzazkegu. Sare sozialetan dabilen esamesa baten arabera, egun honek AEBetako esklabotza n jatorria du. Inoiz baieztatu ez den arren, "Thanksgiving" egunaren ondorengo egunarekin bat zetorrela esaten da, esklaboe

Ku Klux Klan

Irudia
2019/11/11 Ku Klux Klan (KKK) Estatu Batu etako eskuin muturreko organizazio batzuk hartu zuten izena da, XIX. mendean sortu zena Sezesio gerra amaitzerakoan. Batez ere, arraza zuriaren gorentasuna bultzatzen dute, beraz, arrazismoa , xenofobia eta antisemitismoa bultzatzen dute. Modu berean ere homofobia , antikatolizismoa eta antikomunismoa sustatzen dute. Sarritan organizazio hauek terrorismoa z, biolentziaz eta beldurtzeko ekintzaz (adibidez, gurutzeak erre) baliatu dira haien kriterioa inposatzeko eta biktimak zapaltzeko. Klan honen lehenengo sorkuntza, berreraikuntzaren kontra zeuden beterano batzuen eskutik izan zen 1865ean, Sezesio gerra amaitzerakoan hain zuzen. Organizazioak lehenengo momentutik haien helburuak betetzeko jarrera biolentoak hartu zituzten. Hala ere, denbora gutxi pasa ondoren hegoaldeko elitearen erreakzio bat egon zen eta organizazioak beherakada izan zuen. 1871an KKK formalki desegin zen Ulysses Grant errepublikanoaren eskutik, " Acta d

Influencers vascos sin filtros en instagram

Irudia
2019/10/29 "Influencer" euskaldunak filtrorik gabe instagram-en Erreportaje hau sare sozialen ingurukoa da, Instagram -en ingurukoa hain zuzen ere. Esan dezakegu testua bi zatitan banatzen dela: lehenengo zatian, laburrena, Instagram-en sorrerari buruz eta sare sozialen inguruan egin diren ikerketa batzuei buruz hitz egiten da; bigarren zatian, instagram-en eta beste plataforma batzuetan ibiltzen direnen euskaldunen elkarrizketak daude, beraien esperientzia eta lana enfokatzeko modua kontatzen dutenak, baita haien iritzia emanez. Lehenengo zatiari erreparatuz, instagram inguruko informazioa eskaintzen da. Marc Zuckerberg da plataforma honen jabea, baita Whatsapp -en jabea dena eta Facebook -en sortzailea. Instagram 2010ean San Franciscon, Kevin Systrom eta Mike Krieger -en sortzen dute, argazki herraminta bat bezala haien Iphone 4-entzako. Hasieran apple -entzako bakarrik zegoen eskuragarri baina 2012an Android -entzako eskuragarri jarri zen eta milioi bat deskarg